Zuzenean edukira joan

JMA
NOMAD bi makina berri aurkezten ditugu, autonomia gehiago eta funtzio berriak dituztenak

NOMAD bi makina berri aurkezten ditugu, autonomia gehiago eta funtzio berriak dituztenak

2024 Urtarrila 18

NOMAD ezagunari NOMAD GO eta NOMAD BIT gehitu behar dizkiogu, funtzio eta aukera berriko makina mekanikoen familia eratuz.

NOMAD makina bikoizgailu ezagunak dagoeneko izandako harrera eta balorazio ona izan da abiapuntu makinen garapen-taldeak funtzio berriak dituzten NOMAD bi makina berriak garatzeko. Orain, gainera, hirurek dute akabera sofistikatuagoa, elementu berriak barneratu dituelarik.

Haren tamaina txikiari eta pisu arinari esker, NOMAD makinak apartak dira bezeroak behar duen tokira joan eta han lan egiteko, ibilgailuetako bikoizgailuentzat bereziki.

NOMAD GO, zurekin doan bikoizgailua

NOMAD makinaren garraioa errazteko, bateria barneratu zaio, autonomia ahalik eta handiena izan dezan. Energia-iturri independente horri esker, NOMAD GOrekin, hargune elektrikorik gabe egin daiteke lan, uneoro profesionalari egokitutako lanabesa eskainiz.

Gainera, translazio-gurpilak makinaren erabilera ergonomiko bat eskaintzen du, erabilera errazteko. Bestetik, barne duen kalibrazio sistemak haztagailuaren doikuntza zehatza ahalbidetzen duen, eta bikoizketaren doitasuna bermatzen duen.

NOMAD BIT, gorja motako giltzentzat

NOMAD BIT berriak, NOMADen ezaugarriez gain, gorja motako giltzak bikoizteko aukera aparta eskaintzen du. NOMAD eta NOMAD GO  bezala, NOMAD BIT erreminta aparta da leku batetik bestera eramateko, eta toki desberdinetan lan egin ahal izateko. BIT bertsioak egokigarritasuna eta doitasuna ematen du, lan profesionalerako, bikoizte erraz, doi eta kalitatezko akabera eskainiz.

 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.