Zuzenean edukira joan

JMA
SUPRACODE: giltzen makina bikoizgailu elektroniko zorrotzena

SUPRACODE: giltzen makina bikoizgailu elektroniko zorrotzena

2022 Ekaina 09

JMAk SUPRACODE aurkezten du, segurtasun eta automobilgintza giltzak bikoizteko makina elektroniko berri eta aurreratuena. 

JMAk mekanizatu azkarrena eta zehatzena behar duten bikoizle profesionaletan pentsatuz diseinatu du gailu hau. Horrez gain, haren funtzio berriek SUPRACODE merkatuko makina aurreratuenetako bat bihurtzen dute.

Bikoizketa eta grabaketa makina berean
SUPRACODEren berri nagusien artean barailarik gabe giltzaren mekanizazio eta grabaketa funtzioa da. Horrek ematen duen erosotasunaz gain, sistema honek merkatuan aurki ditzakegun besteetatik bereizten du makina. JMAk grabaketa azkar, isil eta zehatzeko sistema bat garatu du, zeinak giltzen pertsonalizazio bikaina bermatzen duen.

Efizientzia maximoa mozteko sistema malguarekin
SUPRACODEren oinarrizko beste berrikuntzetako bat segurtasun giltzentzako zifratze sistema malgua da. Harekin, makinaren mugimenduak hautatutako zifratze-sistemari egokitzen dira, eta gailuaren efizientzia maximizatzen da. Hortaz, fresen mugimendu bertikalak mozketa azkartzen du eta zirkulu-mugimenduak fresa gutxiagorekin giltza gehiago egitea errazten du.

JMAKEYPRO 2.0 aplikazio berria eta cloud konexioa
JMAKEYPRO 2.0 aplikazio berriarekin egiten da SUPRACODErekin lana, makinaren buruan dagoen tabletan instalatuta dagoena. Aplikazioaren bertsio berriak, interfaze errazagoa eta intuitiboagoa eskaintzeaz gain, laneko urratsak argi azaltzen ditu. Bilaketa sistema azkarragoa eta datuen kudeaketarako abiadura handiagoa ere eskaintzen ditu. 
Aplikazioa JMACloudPROrekin dago sinkronizatuta, giltzak bikoizteko hodeiko lehenengo aplikazioa. Beraz, Multicode makinarekin gertatzen den bezala, SUPRACODErekin hodeian ere egin daiteke lan. Horri esker, profesionalak bezeroei egindako bikoizketen datuak segurtasun osoz gorde ditzake, eta edozein gailutik sartzea ahalbidetzen du. Halaber, JMACloudPROrekin, etxekotze-planak inportatu daitezke eta baita giltzak moztu ere.

Urrats bat haratago joateko osagarriak
SUPRACODE berriak makinari etekin maximoa ateratzeko hainbat osagarri barneratu ditu. Horien artean, hainbat fabrikatzaileren giltza bereziak bikoizteko baraila espezifikoak, eta X-VAC txirbilak xurgatzeko kita, oso erraz jartzen dena. 

Informazio gehiago

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.