Zuzenean edukira joan

JMA
MOVE, JMAren bikoizgailu mekaniko arin eta konpaktua

MOVE, JMAren bikoizgailu mekaniko arin eta konpaktua

2024 Urtarrila 05

Puntuzko giltzak, regata motakoak eta tubularrak bikoizteko makina mekaniko berria merkaturatu dugu, negozio ezberdinei funtzionamendu ergonomikoa, zehatza eta irisgarria eskaintzen diena.

Izenak adierazi bezala, MOVE edozein lekutara eraman daitekeen JMAren makina bikoizgailu arin eta konpaktu berria da. Profesionalei leku eta espazio ezberdinetara moldatuz lan egiteko diseinatuta dago, haren tamaina txikiak eta pisu arinak moldakortasun handia eskaintzen baitu. Guzti hori, funtzionaltasunaren eta estetikaren arteko oreka eskaintzen duen diseinuarekin, bikoizgailu mekanikoen gamari estilo propioa emanez. Makinak prezio lehiakorra du, hortaz, negozio txiki, ertain eta handiek eskura dezakete, JMA bermea eskainiz beti.

Ergonomikoa eta erabiltzaileari egokitua

JMAn profesionalaren behar eta ohituretara gehiago hurbiltzeko apustua egin dugu, horregatik, makina berria aldaketa handia izan da ergonomiari dagokionez. MOVErekin, langileak haren mugimenduetara egokitutako lan espazio erosoa izango du, eta eskura izango ditu erabilpen eta aktibazio mekanismoak. 

Zehaztasun handikoa 

Beste berrikuntza nagusietako bat haztagailu erregulatzaile berriaren aurkezpena da, zehaztasuna eta soiltasuna eskaintzen duena. Erregulazio-gurpilaren erabilera intuitiboa da, biraketaren zentzua adierazten du eta kontraazkoin gabe funtzionatzen du. 

Gainera, baraila berriek giltzen bikoizketa aukera gehiago eskaintzen dituzte, giltza tubularren, puntuzko giltzen eta regata motako giltzen bikoizketa ahalbideratzen dutelako, eta diametro ezberdinetara doitu daitezkeelako. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.