Zuzenean edukira joan

JMA
Nor gara?

Nor gara?

Pertsonekin konprometitutako pertsonak gara, eta mundu mailan sarrailagintza sektorean liderrak. Ezagutza, teknologia eta berrikuntza aplikatzen lagunduko dizugu, negozioa sortzeko irekitze-soluzioetan.

Zurekin batera eboluzionatzeko prest gaude.

 

TRADIZIOA ETA BALIOAK
1942an artisau moduan hasi ginenetik, giza balio sendoak dituen metalaren industria modu batean oinarritutako eredu tradizionalari jarraitu diogu.
Adituak gara giltzen fabrikazioan, eta gure fusio-taldea ere badugu. Horri esker, malgutasuna dugu gure produktuen xehetasun guztiak zaintzeko eta bezeroari goi mailako produktuak bermatzeko.

AUKERA BERRIAK
Gure estrategia globalari esker, gure bokazio berritzailean eta zerbitzua ematera zuzendutakoa, sektoreko liderrak gara mundu mailan.
Hamar herrialdetan gaude, eta Europa, Amerika, Asia eta Afrika osotik banatuta ditugu salmenta-bulegoak. Europan eta Amerikan ditugu hainbat ekoizpen instalazio, eta munduko 100 herrialdetik goratan saltzen dugu.

EBOLUZIOARI IREKITA
Giltzen industriarentzat eta baita kopiatzeko makinentzat, urrutiko aginteentzat, automobilentzat eta osagarrientzat soluzio moldakorrak, efikazak eta osagarriak ekartzen dituzten kontzeptu berrien garapena sustatzen dugu.
Gure ikuspegi berritzailea agerian dago gure produktu guztietan: kopiatzeko makinetan, urrutiko aginteetan, automobilgintzan eta baita osagarrietan ere.
Lan egiteko bere moduari gerturatzen gaituzten sareko konexio gaitasunarekin, sinesgarritasuna ematen diguten soluzio fidagarriak diseinatzen ditugu.

 

Partekatu

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.