Zuzenean edukira joan

JMA
EvoXpert: transponder bikoizketa eta urrutiko aginteko giltzen aurre-programaketa

EvoXpert: transponder bikoizketa eta urrutiko aginteko giltzen aurre-programaketa

2022 Iraila 14

JMAren transponderraren teknologiak ongi etorria ematen dio EVOXPERT makina bikoizle berriari, “dena batean” soluzioa ibilgailuen giltzak bikoizteko. 

Gailu berri eta aurreratu honek bi abantaila nagusi ditu profesionalentzat: batetik, transponderrak bikoizteko eta urrutiko aginte giltzak aurre-programatzeko gaitasuna; bestetik, profesionalak behar duen tokian lan egiteko gainean eramateko ahalmena.

Transponderrak klonatzeko gaitasun handia
EVOXPERT berriak aurrekoak baino, TRS5000 Evo, kopiatzeko ahalmen handiagoa du. Gainera, bere teknologia merkatuan agertzen doazen transponder eredu berriei egokitzen joateko prest dago.

Urrutiko aginteko giltzen aurre-programazioa
Haren beste alderdi bereizle bat ibilgailuentzat urrutiko kontroleko giltzak aurre-programatzeko gaitasuna da. Hori guztia dela-eta, makina bera merkaturatzearekin batera, JMAk urrutiko kontroleko giltzen hiru eredu aurkeztuko ditu, zeinen bitartez jatorrizko aginteen 600 erreferentziatik gora kopiatzea ahalbidetzen duten. KRC100, KRC200 espadin eskamoteatzailearekin, eta KRC300 gertutik irekitzekoa.

Autonomia eta mugikortasun maximoa
EVOXPERT makina berria prest dago profesionalak behar duen tokitik lan egiteko, bikoiztu nahi den giltzaren ibilgailu barruan bada ere. Horrela, asko errazten eta laburtzen da sniffing bidezko bikoizketa prozesua (edo datuak ibilgailuaren zentraltxotik hartzea), JMAren transponder teknologiaren berariazko sistema.
Makina webguneko APP baten bitartez maneiatzen da online, gailu anitzetik sarbidea duena (PC, mugikorra, Tableta) eta softwarea instalatu beharrik gabekoa. Laneko prozesua oso erraza da eta aplikazioan azaltzen da.
EVOXPERT makina bateriaren bitartez elikatzen da, zeinak haren autonomia eta higikortasuna hobetzen duen.

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.