Zuzenean edukira joan

JMA
JMA Mexikoko GDL azokan egon da

JMA Mexikoko GDL azokan egon da

2022 Uztaila 15

Pixkanaka, Mexikon azoken agenda normaltasunera ari da itzultzen, eta horren isla da Guadalajaran egin den GDL azoka, non, oraingoan ere, parte hartu duen JMAk. Azoka potentzial handikoa izan da sektorearentzat, eta pandemiaren aurreko merkataritza harreman mailara gerturatu da. 

JMAk ontzat eman du ekainaren 25 eta 26 egunetan izandako topaketa horretan parte hartzea. Nazioko proiekzioa duen azoka izanik, bertara hurbildu direnak mexikarrak ziren gehienbat, nahiz eta Costa Ricako eta Guatemalako bezeroak ere hurbildu diren. Hartan, makina bikoizgailuak, urrutiko aginteak eta sarrailagintzarekin lotutako bestelako produktuak ere erakutsi ziren. 

NOMAD makina bikoizgailuaren aurkezpena azokan

Berrikuntzen artean, JMAk lehenengoz aurkeztu du Mexikoko azokan NOMAD makina bikoizgailua. Giltza-bikoizgailuen sektore profesionalak makina bikoiztaile, arin eta erraz horren ezaugarriak berretsi ahal izan zituen. Makina hori oso ondo egokitzen da Mexikoko merkatura, edozein lekutan, baita ibilgailuetan ere, giltza lauak bikoizteko aukera dagoelako. Erabiltzeko aukerak makinak dituen lau aldeko barailetara ere eramaten dira, giltzak bikoizteko ahalmena handitzen baitute. 

Erakusketako beste makina bikoizgailu batzuk Berna, Vienna eta Neo izan ziren. Azken hori segurtasun-giltzak kopiatzeko da, eta lehenengo biak, aldiz, giltza lauak bikoizteko dira.

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.