Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk bere negozio-ildoak  aurkeztu ditu ERSIn, parte-hartze arrakastatsuarekin

JMAk bere negozio-ildoak aurkeztu ditu ERSIn, parte-hartze arrakastatsuarekin

2023 Uztaila 05

JMAk bigarren urtez jarraian parte hartzen du Italiako ERSI azokan, eta bertan aurkeztu dira berritze eta OEM negozio ildoak.

Maiatzaren 12an eta 13an Italiako Bologna hirian egindako topaketak, JMA-k Italiako merkatuan duen posizioa sendotzeko estrategiaren jarraipena ekarri du.

Bere bi negozio eremu handien erakusketarekin, Italiako sarrailagilearengana hurbiltzea eta JMAk eskaintzen dituen irtenbide profesionalen eskaintza zabala erakustea izan da helburua.

Makina bikoiztaileak eta teleaginteak

JMAren negozioaren bereizgarri dira, batetik, giltzen kalitate ezaguna, eta, bestetik, makina bikoizle eta teleaginteen sorta. Zehazki, erakusketak aukera eman zuen makina elektroniko batzuk ezagutzeko, besteak beste, Multicode eta Supracode makinak. 

OEM bigarren aldiz dago ERSIn

Bigarren urtez jarraian, OEM (Original Equipment Manufacturer) negozio-lerroa Italiako azokan egon zen. Altuna Groupek eskaintzen duen zerbitzu hau, kalitate eskakizun handieneko eta estandar zorrotzenak betetzen dituen fabrikazio prozesu oso bat bermatzeko gaitasunagatik nabarmentzen da, bezero bakoitzari egokitutako giltza zerbitzua eskainiz. Hain zuzen ere, Altuna Groupek eskaintzen duen faktore bereizgarrietako bat Altuna Metal Works galdaketa-instalazioan lehengaiak fabrikatzeko gaitasuna da, eta, horrela, bezeroei latoia eta alpaka-hornidura bermatzen zaie.

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.