Zuzenean edukira joan

JMA
JMAren parte-hartze arrakastatsua Erresuma Batuko MLA azokan

JMAren parte-hartze arrakastatsua Erresuma Batuko MLA azokan

2023 Azaroa 15

“Opening the future” lemapean, JMAk profesionalentzako soluzio berriak aurkezten ditu, negozio-ildo berriak irekitzea ahalbidetzen dutenak.

Telford udalerri ingelesean izan da topaketa profesionala, urriaren 20, 21 eta 22an. Erakusketara joan dira MLAko kideak (Master Locksmiths Association), enpresa sarrailagileak, eta sarrailagile independenteak; guztiak Erresuma Batutik gehienbat, baina baita Italiatik, Alemaniatik, Irlandatik edo Danimarkatik etorriak ere, besteak beste.

Stand berria, irudi berriari jarraituz

Erresuma Batuko MLA azokan aurkeztutako stand berria profesionalekin konektatutako gune bat da. Ezagutzarako esperientzia hobe batean bisitaria zuzentzen duen gune irekiko tokia. Erakutsitako produktuekin batera, haiek ulertzeko beharrezko informazioa eta xehetasun tekniko guztiak eman dituzte bertan zeuden JMAko profesionalek.

MULTICODE NXT-aren arrakasta handia

Duela gutxi kaleratu dute, eta harrera ona egin diote han diren profesionalek. Gertutik ezagutu ahal izan zituzten Multicodeen belaunaldi berriak eskaintzen dituen ezaugarri eta aukera handiak, eta, demostrazio bitartez egiaztatu zuten serreta, segurtasun eta erregata giltzentzako MULTICODE NXT bikoizgailuaren erabilerraztasuna, bizkortasuna eta zehaztasuna. Bertaratu diren guztiak bat datoz JMA KEY PRO 2.0 APP berriaren aurrerapenekin eta hobekuntzekin. Horien artean, irisgarritasuna, azkartasuna eta aplikazioaren erabilerraztasuna. MULTICODE NXTa irudi berri eta sofistikatuarekin aurkeztu da, eta grabatzeko aukerarekin.

Makina elektroniko berriaz gain, Supracode ezagutzeko aukera ere izan da, beste hainbat makina mekanikoz gain: Volga Bit, Vienna edo Capri, esaterako. Azkenik, eta JMAren standera hurbildu direnentzat bakarrik, laster merkaturatuko ditugun makina bikoizgailu mekaniko berriak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Teleaginte berriak azokan

Teleaginteen erakusketariek ikusmira handia eragin dute, urrutiko irekitzeko JMAren sistemen aukera zabalaren adierazle. Horien artean daude M-BT Advance eta Biometric teleaginte berriak. Garai berrietara egokitutako bi teleaginte berri, segurtasun handiagoarekin eta hatz aztarna bitartez aktibatzen den pertsonalizazioarekin.

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.