Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk e-commerce webgune berria abian jarri du irudi berriarekin batera eta giltzen katalogo berria eguneratu du

JMAk e-commerce webgune berria abian jarri du irudi berriarekin batera eta giltzen katalogo berria eguneratu du

2023 Iraila 13

JMA sektorea murgilduta dagoen eraldaketa digitalera batu da, eta eskuragarri dauden produktu ugarirekin aurkeztu du online denda berria 

JMAk e-shop denda berriarekin jauzi kualitatiboa eman du, korporazioan zein bezeroei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan. Hala, tresna berri honen bitartez, bezeroek eguneko edozein unetan eskaera egiteko aukera izango dute. JMAk sarrailagile eta burdindegietako saltzaile profesionalei zerbitzu ezin hobea eskaintzen jarraitzearen alde egiten du, gaur egungo beharretara egokituz. 

Online dendak JMA produktu ugari eskaintzen ditu, besteak beste, giltzak, bikoizgailuak edo teleaginteak. Horretarako, webgunea ere berritu du, irisgarriagoa eta erakargarriagoa eginez. Guzti hori rebrandingarekin estreinatu berri duen irudi berriarekin batera. 

Erronka berrietarako irudi berria

Erronka berriek moldaketak eta konponbideak behar dituzte. JMA markaren irudi berriak azken urte hauetan gizarteak eta merkatuak ezarritako erronka berriei erantzuten die. «Opening the future» claim berriak negozio eta konponbide profesional berriak sortuko dituzten etorkizuneko konponbideei egiten die gonbita. Honela, JMA enpresak konponbideak eskaintzen eta bezeroekin batera bideak irekitzen jarraitu nahi du. 

Guzti hori identitate berrian ere ikus daiteke, egindako bidearen esperientzia, orainaldiaren irmotasuna eta etorkizuneko ikuspegia batzen dituena. Irudi korporatibo intuitibo eta unibertsalizatutik, mezua modu guztiz bisualean iristen da, identitate korporatiboarekin koherentea den kontaketarekin batera. «Opening together» bidea batera egiteko gonbidapena da, profesionalari batera hazteko bidean lagunduz, ezagutza, teknologia eta berrikuntza aplikatuz.

JMA giltzen katalogo digital berria

JMA giltzen katalogo digital berria estetika eta egitura berriarekin iritsi da. Produktuen berrantolaketak eta katalogazioak katalogo berria erabiltzeko tresna erraz eta intuitibo bilakatzen du. Profesionalentzako eskuliburu praktiko bat, non aurkibideak nortasun propioa hartzen duen, lehen begiratuan hiru ardatz nagusiak aurkitzen baitira: JMA unibertsoa, JMA giltzen katalogoa eta, azkenik, erabilera gida eta marken aurkibidea. 

Katalogoan sartzean, irudi bisual berriak bezeroak liluratuko ditu JMA produktuen argazki erakargarriekin, JMA giltza bihurtu arte lehengaiek jasaten duten eraldaketa teknologikoaren ikuspegia eskainiz. Gainera, ikonografia berriak kontzeptu konplexuak modu errazagoan eta bisualagoan azaltzen ditu, erraz ulertzeko irudiak batira. 
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.