Zuzenean edukira joan

JMA
JMA Poloniak azken berrikuntzak aurkezteko ekitaldi batean elkartu ditu bezeroak

JMA Poloniak azken berrikuntzak aurkezteko ekitaldi batean elkartu ditu bezeroak

2023 Apirila 13

Łódź inguruan egindako topaketan, Dobieszków-en, 140 bezero inguruk hartu zuten parte, herrialde guztiko txoko guztietatik etorriak. 

Ekitaldi honetan JMAk Poloniako bere bezeroei eskaintzen dizkien ekipo, produktu eta soluzio berriak aurkeztu zituen, E-SHOP B2B erosketa plataforma berria barne. Pandemia ondoren erabiltzaileak berriz elkartzearen xedea kontaktu zuzena berreskuratzea zen, JMAk Polonian egiten duen lana ezagutzera emateko eta trebatzeko. JMA Poloniak bezero guztiei eskerrak eman nahi izan die, topaketa bi alderdientzat izan dituen onurak nabarmenduz. 


Online denda estreinatu berriaren aurkezpena
Arreta-gune nagusia poloniar filialaren online denda berria izan zen, zeina iragan martxoan jarri zen abian. Bezeroek hartan egiaztatu ahal izan zuten haren bitartez erraz atzi daitezkeela JMA Poloniak duen produktuek sorta zabala, eta erosketa esperientzia erraza eta erosoa bihurtu dela. 


Berritasunak makinetan: Supracode eta Evo Xpert
Kopietan azken bi berrikuntzak Supracode eta Evo Xpert dira. Bietako lehenak langileak baraila aldatu gabe bikoizteko eta grabatzeko gaitasuna eskaintzen du, uneoro prozesuan laguntzeko diseinatutako prozesu batek lagunduta. Evo Xpert-ari dagokionez, automobilgintzako giltzak bikoizteko makina berria da, eta transponder giltzak eskaintzeaz gain, urrutiko aginteak aurre-programatzea ahalbidetzen du edozein tokitan, barne dakarren bateriari esker.
Halaber, hainbat makina elektroniko ere erakutsi ziren, Multicodea, edo mekanikoak ere, SENA, VOLGA BIT, CAPRI SMART, VIENNA, BERNA, NOMAD eta ECCO BIT, esaterako.


Produktuen katalogo handia soluzio handiarentzat 
Topaketan gertutik irekitzeko K-Prox sistema ere aurkeztu zen. Gainera, urrutiko aginteak kopiatzeko eta programatzeko tailerra ere, zeinak JMA M-BT urrutiko agintea erabiltzen duen eredu gisa, kode finkoen % 95 eta 40 Rolling Code marka kopia ditzakeen, bikoizketa sortzeko azken teknologia mugikorra baliatuta. Azkenik, IFAM produktuen katalogo berria erakutsi zen. Hartan, gai oso lehiakorrak biltzen dira, kalitatea-prezio erlazio bikainekoak. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.