Zuzenean edukira joan

JMA
JMA KEY PRO 2.0 aplikazioak eguneraketa estreinatu du eta SUPRACODE makinaren funtzionalitateak gehitu ditu

JMA KEY PRO 2.0 aplikazioak eguneraketa estreinatu du eta SUPRACODE makinaren funtzionalitateak gehitu ditu

2023 Ekaina 01

JMAk JMA KEY PRO 2.0 aplikazioaren bertsio berria atera du, kopiak egiteko funtzio berriak gehituz, gainazala hobetuz eta erabilera erraztuz. 

Supracode makinaren funtzionalitateak hobetzea eta gehitzea ahalbideratzen dizkion aplikazioak bertsio berria du. Grafismoak hobetzeak erabiltzaileari maneiatzeko errazagoa den interfaze garbiagoa, intuitiboagoa eta dinamikoagoa eskaintzen dio. Beraz, aplikazioa profesionalari une oro laguntzen dion gailu biziduna bilakatzen da, jarraitu beharreko pausuak erakusten dizkiolarik prozesuan zehar lagunduz. 

Zerbitzu berri hauek, gainera, prozesatzean abiadura handiagoz egiten dira, kopia eta grabatua bizkortuz. Era berean, bertsio berri honek programaren hasieran datu basearen eguneraketa automatikoak barne hartzen ditu. Hala, langileak JMA katalogoan barne hartutako azken giltzen datuekin lan egingo du.  

“Ebaketa-ardatza” funtzioa: hautsitako giltzen konponbidea

Software berri honek puskatutako edo hondatutako giltzen hortzen kodea berreskuratzeko funtzionalitatea du. Horretarako aplikazioan giltzaren datuak sartu behar dira hautatutako produktuarentzako sistemak ebaketa posibleen konbinazioak eskaintzeko. Hori horrela izanik, JMA fabrikatzaileak profesionalen artean ohikoa den arazo bati konponbidea ematen dion tresna berri bat abian jarri du.

Markatze-sistema berri zehatzagoa 

Orain giltzak markatzea errazagoa eta intuitiboagoa izango da aplikazio berriak dakartzan hobekuntzei esker. Aurreko bertsioan ez bezala, bertsio berri honekin grabatuaren konfigurazioa ukimen bidez egingo da, grabatua nahi den lekuan jarriz.  Izan ere, langileak SUPRACODE makinarekin elkarrekintza handiagoa izango du, eta zehatzagoa izango da. 
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.