Berrikuntza
Berrikuntza gako balioa da JMAren filosofian. Marka osatzen duen giza taldeak bere prozesuak, produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzearen alde egiten du, betiere bezeroen beharrak kontuan hartuta.
Elektronika, konektibitatea, teknologia mugikorra eta Internet funtsezkoak dira JMAk berrikuntzaren alde egiten duen apustuan. Merkatuak balio erantsi handiko soluzio teknologikoak eskatzen ditu, eta markak, ingeniaritza eta I+G departamentuaren bidez, bere produktu-lerroetan txertatzen ditu.
Adibide ardi bezala giltzak kopiatzeko hodeian dagoen lehen aplikazioa aipa dezakegu: JMACloudPro. Tresna horrek aukera ematen die profesionalei negozioan egindako kopien historikoa erregistratzeko, trebakuntza-planak inportatzeko, JMA giltzen online katalogoaren eguneratzeetara sartzeko, eta abar. JMACloudPro aplikazioak burdindegien eta sarrailagileen lana sinplifikatu eta arintzen du, haien produktibitatea handituz.
JMAk teknologia mugikorreko soluzioak sartu ditu garajeetarako, hesietarako eta ateetarako teleaginteen linean. Telefono mugikorrerako aplikazio propioak garatu ditu, JMARemotesPro aplikazioaren bidez jatorrizko teleaginteak kopiatzeko.
Gainera, markak APPak sortu ditu, ateak smartphone bidez irekitzeko. Adibide argiak dira JMARemotesUser aplikazioa (M-BT modeloarentzat), hainbat erabiltzaileri beren mugikorrarekin sarbide bera irekitzeko aukera ematen diena, baita JMARemoteSlim aplikazioa ere. Hau BT Slim modeloarentzat da baliagarria.
Markak berrikuntzarekin duen konpromisoa irmoa da. JMAk lanean jarraituko du merkatuaren eskakizun teknologikoei egokitutako irtenbiderik onenak eskaintzeko.