Zuzenean edukira joan

JMA
Makina elektronikoak hobetzen ditugu, haien efizientzia areagotuz eta osagarriak bateragarri eginez

Makina elektronikoak hobetzen ditugu, haien efizientzia areagotuz eta osagarriak bateragarri eginez

2023 Iraila 29

Berritasunen artean ditugu: Multicodearen JMA KEY PRO 2.0 app-aren bertsio berria eta Supracodearen eta Multicode NXTaren artean bateragarriak diren baraila berriak.

JMAtik zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu, eta gure bezeroei aukera eta lanabes berriak eskaintzen jarraituko dugu. Jakin badakigu haien hazkuntza gurea ere badela. Horregatik, makina bikoizle elektronikoen bi alderdi hobetzen lagundu nahi izan dugu: teknologikoa eta osagarriena.

App berria Multicodea eguneratzeko

Horrela, Multicodeak JMA KEY PRO app-aren ordez JMA KEY PRO 2.0ren bertsio berria erabiltzera iragango du, MULTICODE NXT makina elektronikoen belaunaldi berriak erabiltzen duen berbera. 

Hortaz, Multicodeen lehen belaunaldia berrituko da eta makinak dinamismoa eta funtzionaltasuna irabaziko ditu, eta erabilerrazagoa izango da. Multicodeak hartuko dituen funtzio berrien artean dugu funtzionamenduaren abiadura erregulatu ahal izatea eta interface argiagoa, intuitiboagoa eta dinamikoagoa eskaintzen dio erabiltzaileari, ondorioz. Beraz, aplikazioa profesionalari une oro laguntzen dion gailu biziduna bilakatzen da, giltzak bikoizteko jarraitu beharreko pausuak erakusten dizkiolarik. 

Software berri honek puskatutako edo hondatutako giltzen hortzen kodea “mozketa zuhaitzaren” bitartez berreskuratzeko funtzionalitatea du. Horretarako aplikazioan giltzaren datuak sartu behar dira hautatutako produktuarentzako sistemak ebaketa posibleen konbinazioak eskaintzeko. Hori horrela izanik, JMA fabrikatzaileak profesionalen artean ohikoa den arazo bati konponbidea ematen dion tresna berri bat abian jarri du.

Baraila bateragarri berriak Multicode NXT eta Supracodeentzat

Beste berrikuntza handietako bat da Multicode NXTren Engraving barailen Kita Supracodearenarekin ere izango dela bateragarria. Horrela, Multicodearen, Multicode NXTaren eta Supracodearen artean ezagutzen ziren bateragarritasunei ematen zaie jarraipena. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.