Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk BT SLIM aurkezten du, mugikorraren bitartezko teleagintea eta urrutitiko ‘selfien’ kliskagailua

JMAk BT SLIM aurkezten du, mugikorraren bitartezko teleagintea eta urrutitiko ‘selfien’ kliskagailua

2021 Urtarrila 01

JMAk teknologia mugikorra teleaginteen linean barneratzeko apustuaren alde jarraitzen du lanean, eta ildo horretan sortu du BT SLIM. Gailu txiki hau erabiltzailearen smartphonearen atzean jartzen da, eta garajeen, hezien eta sarbideen ateak ireki daitezke harekin, JMARemoteSLIM aplikazioa baliatuz.

BT SLIM, bere tamaina txikiarengatik eta arintasunarengatik, mugikorrean erosotasun osoz eramaten den ‘gadget’ bat da, eta edozein sakelatan sartzen da. Erabili behar den bakoitzean teleagintea bilatzea saihesten du eta, gainera, baditu hainbat aparteko berezitasun ere, telefono mugikorrarekin argazkiak ateratzeko urrutiko kliskagailu gisa erabil daiteke, ‘selfie’ zoragarriak ateratzeko aparta.

BT SLIM-ek kode finkoen % 95 eta 50 markatik gora Rolling Code kopiatzen ditu, jatorrizko lau aginte gailu bakarrean barneratzeaz gain. Kopiak beste aplikazio baten bitartez egingo dira, JMARemotesPRO, zeina erabiltzea gomendatzen zaien bikoizle profesionalei.


Irekitze erraza aplikazioarekin eta baita betiko moduan ere
Ezaugarri horiez gain, oso erabilerraza da JMARemoteSLIM-eren erabiltzailearen aplikazioa, eta Google Play-tik eta Apple Store-tik deskarga daiteke. Nahikoa da BT SLIM gailua telefonoarekin Bluetooth bidez konektatzea eta garajeko atea, hesia edo sarbideko atea irekitzeko aplikazioan irekitzeko botoia sakatzea.


Halere, BT SLIM betiko irekitzeko teleaginte gisa ere erabil daiteke, erabiltzailearen smartphonean jarri gabe. Horretarako, atera gailua bere euskarritik eta sakatu botoia irekitzeko.


Azkenik, BT SLIMek erlaitz bat du atzean, erabiltzaileak telefonoan irakurtzen duen edo bideo bat ikusten duen bitartean hari eusten laguntzeko, eta baita hitz egiten duzun bitartean eusteko uztai batez gain, erabiltzailearen eskua nekatzea eragozteko. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.