E-training.jma.es: 70 herrialdeko erabiltzaileentzako eduki berriak
2021 Urria 01
Bere lehenengo urtea betetzear dagoenean, etraining.jma.es sarrailagintza eta burdindegiko profesionalentzat online prestakuntzako plataforma gisa hazten jarraitzen du.
Dagoeneko milaka erabiltzaile erregistratu dira, bost kontinenteetako 70 herrialdekoak, zeinak plataformaren eduki esklusibo guztiak atzitu ditzaketen. Eduki berri eta erakargarriak aurkituko dituzte bertan.
Prestakuntza bideo berriak
Gehitutako azken prestakuntza bideoek hainbat produktu-arlo hartzen dituzte. Makina bikoizle elektronikoen kasuan, Multicode modeloarentzat baraila bereziei dagozkienak nabarmentzen dira, zeinak giltza oso berezien bikoizketa prozesua azaltzen duten, eta baita Avantcode makinarekin egindako lana xedatzen duten hainbat bideo ere.
Telemandoei dagokienez, BT Multiuser PRO eta BT Slim sistemei dagozkien tutorialak nabarmendu dira gehien.
Transponder teknologiari dagokionez, Megamos® Crypto txipak TPX8+ transponder bidez bikoizteari buruzko tutoriala aipatu beharra dago.
Zuzeneko web-mintegien arrakasta
Zuzeneko ekitaldiak izan dira, inolako zalantzarik gabe, haren bereizleak, edukiaren kalitatearengatik eta ikus-entzunezkoengatik. Ehunka profesionalek hartu dute parte e-training.jma.es plataformatik Goi Definizioan igorritako saio horietan.
‘Telemandoen teknologiaren hastapenak’, ‘Ireki garajea zure mugikorrarekin’ edo ‘Transponder teknologiaren hastapenak’ izan dira web-mintegi hauen izenburuetako batzuk. Horietan, profesionalek haien galderak egin eta ekitaldiek aurkezten dituzten Merkataritza eta Laguntza Teknikoko departamentuetako profesionalekin haien zalantzak argitzeko aukera izan dute.
Erregistratzearen abantailak
E-training.jma.es plataformaren eduki esklusibo guztietan sartu nahi baduzu, erregistratu zaitez hemen sakatuz. Plataformako bideo guztiak ikusi, JMAk deitutako web-mintegietan izena eman eta, gehien interesatzen zaizkizun produktuekin, erabiltzailearen portada pertsonalizatu ahal izango duzu.