Zuzenean edukira joan

JMA

Pribatutasun-gidalerroak

Pribatutasun-gidalerro hauen xedea gure webgunean nabigatzean edo han aurki ditzakezun zerbitzuak erabiltzean zure datu pertsonalei ematen zaien tratamendua azaltzea da. Askatasun osoz erabaki ahal izango duzu dokumentu honetan biltzen diren xedeekin eman nahi dituzun ala ez.


1.    Nor da nire datu pertsonalen erabileraren erantzulea?

Jakinarazten dizugu eskatzen dizkizugun datu pertsonalen entitate erantzulea hurrengo hau dela: JMA Alejandro Altuna, S.L.U., helbidea: Bidekurtzeta kalea, 6 20500 ARRASATE/MONDRAGON, GIPUZKOA, ESPAINIA (aurrerantzean JMA).

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, hurrengo bideak erabil ditzakezu:

  • Hurrengo helbide elektronikoa: info@jma.es
  • Hurrengo telefono-zenbakia: +34 943793000

2.    Nola lortu dira nire datu pertsonalak?

Tratatuko diren datu pertsonalak hemendik ateratzen dira:

  • Webgunean argitaratutako formularioetan bildutako eremuak betetzean.
  • Cookieak. Tratamendu horren inguruko informazio gehiagorako, kontsultatu gure cookieen gidalerroak.

3.    Zure datu pertsonalen tratatzeko legitimazioa

Datu pertsonalen gure tratamendua hurrengo oinarri juridikoetan oinarritzen da:

a.    Interesdunaren baimena (DBEOaren 6.1.a art.)

  • Erabiltzaileak bere datuak harremanetarako formulario bidez, newsletterren harpidetza, kontu bat sortzean edo komunikazio komertzialak bidaltzea onartzean ematen dizkigunean.
  • Baimen hori beti da libre, informatuta eta edozein unetan baliogabetu daiteke, eta horrek ez du eraginik izango datuak erretiratu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

b.    Kontratu bat exekutatzea edo kontratu aurreko neurriak aplikatzea (DBEOren 6.1.b art.)

  • Tratamendua beharrezkoa denean erabiltzailearekiko kontratu-harremana kudeatzeko: zerbitzuak ematea, eskaerak izapidetzea, fakturazioa, bezeroarentzako arreta, etab.
  • Erabiltzaileak kontratatu aurretik informazioa eskatzen duenean ere.

c.    Lege-betekizun bat betetzea (DBEOren 6.1.c art.)

  • Tratamendua beharrezkoa denean aplikatuko den legerian ezarritako obligazioak betetzeko, esaterako:

- Zerga- eta kontabilitate-obligazioak.
- Herri agintarien edo judizialen eskakizunei erantzuna.
- Datuak gordetzea litezkeen lege-erantzukizunei erantzuteko.

d.    Arduradunaren legezko interesa (DBEOren 6.1.f art.)

  •  Bidezko interesak betetzeko tratamendua beharrezkoa denean, betiere interes horien gainetik erabiltzailearen oinarrizko eskubideak eta askatasunak gailentzen ez badira.
  • Adibidez:

- Zerbitzuen eta nabigazio-esperientziaren kalitatea hobetzea.
- Iruzurrak edo webgunearen erabilera okerrak saihestea.
- Asebetetze-mailari buruzko inkestak egitea.


4.    Nola tratatu behar dira nire datuak?

Datu pertsonalen tratamenduak hurrengo printzipioak beteko ditu:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: Zure baimena beharko dugu zure datu pertsonalak legez beharrezkoa denean tratatzeko, eta modu argi eta gardenean jakinaraziko dizkizugu zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako alderdi guztiak, bai eta zure eskubideak eta horiek erabiltzeko modua ere.
  •  Datuen minimizazio printzipioa: Guztiz beharrezkoak diren datu egokiak eta eman daitezkeenak bakarrik eskatuko ditugu, jasoko diren xedearekin lotuta beti.
  • Gordetzeko epea mugatzeko printzipioa: Datu pertsonalak beharrezkoa den denbora zehatzean bakarrik erabiliko dira, eta bildu diren xedearekin bakarrik. Tratamendutik eratorritako lege-erantzukizunak preskribatu ondoren, datuak behin betiko ezabatzen dira.
  • Integritate, eskuragarritasun eta konfidentzialtasun printzipioa: Arriskuaren eta teknologiaren egoeraren araberako segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzen ditugu, zure datu pertsonalen osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko.
  •  

5.    Zertarako erabiliko dira nire datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak hurrengo helburuekin erabiliko dira:

  • Zure eskaerari erantzuteko.
  • Gure produkturen edo zerbitzuren bat kontratatuz gero zure datu pertsonalak haiek kudeatzeko eta fakturatzeko erabiliko ditugu zure datuak.
  • Zure curriculuma aurkezten baduzu, uste dugu zure nahia edo asmoa dela hura mugagabe gordetzea, oraingo edo etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte har dezazun, une oro dohainik erabili ahal izango duzun baliogabetze- edo aurkaritza-eskubidearen kalterik gabe.

6.    Zenbat denboraz gordeko dituzue nire datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak biltzeko unean haien xede zenerako guztiz beharrezkoa den denboran zehar bakarrik gordeko dira, eta erabiltzaileak haiek ezabatzea eskatu arte. Are zehatzago:

a.    Erregistratutako bezeroen eta erabiltzaileen datuak

  • Kontratu-harremanak irauten duen bitartean gordeko dira, eta, amaitu ondoren, egon litezkeen lege-erantzukizunei erantzuteko behar den epean (normalean, 6 urte, merkataritza- eta zerga-araudiaren arabera).

b.    Harremanetarako datuak (formularioak, kontsultak, bezeroen arreta zerbitzuaren e-postak)

  • Eskaerari erantzuteko eta, haien jarraipena egin ahal izateko, gehienez 12 hilabetez gordeko dira.

c.    Komunikazio komertzialerako eta newsletterretarako datuak

  • Interesdunak baimena kendu ezean edo baja eskatu ezean gordeko dira. Edozein unetan, aurka egiteko edo ezabatzeko eskubidea baliatu ahal izango du.

d.    Lege-betebeharrekin lotutako datuak

  • Informazio jakin bat zerga, kontabilitate edo administrazio betebeharrak betetzeko behar den denboran gorde beharko da: normalean 4 eta 6 urte bitartekoak, araudi aplikagarriaren arabera.

e.    Hautespen-prozesuetarako hautagaien datuak (webguneak CVak jasotzen baditu)

  • Gehienez 24 hilabetez gordeko dira aurretik haiek ezabatzea eskatu ezean.

7.    Zein datu eman behar ditut?

Izarñoaz adierazitako datu pertsonal guztiak nahitaezkoak dira gure produktuak edota zerbitzuak erosteko edo kontratatzeko. Nahitaezko datu horietako bat ematen ez badiguzu, ezingo dizugu lagundu. 

8.    Hirugarren bati jakinaraziko al dizkiozue nire datuak?

Zure datuak Altuna Group taldeko enpresei laga ahal izango zaie, www.jma.es webgunean daudenak, zure eskakizunari erantzuteko beharrezkoak direnean. Altuna Group-eko bezero, hornitzaile, erabiltzaile erregistratu, hautagai edo lan-kontratudun langilea bazara, jakinarazten dizugu taldeko enpresen artean informazio-sistemak, merkataritza-interesak eta zerbitzu komunen kudeaketa partekatzen ditugula. Beraz, zure datu pertsonalak Altuna Taldeko enpresek partekatu eta tratatu ahal izango dituzte, betiere helburu legitimoetarako, proportzionaletarako eta harreman profesional honekin bateragarriak diren helburuetarako, betiere aurka egiteko eskubidea alde batera utzi gabe.


9.    Zure eskubideak

  • Zure datu pertsonalak atzitzeko eskubidea duzu.
  • Zuzenketa edo ezereztea eskatzeko eskubidea.
  • Emandako baimena nahi duzunean bota dezakezu atzera.
  • Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eska dezakezu.
  • Zure datu pertsonalak erabiltzea ukatzeko eskubidea duzu.
  • Zure datu pertsonalen eramangarritasun eskubidea duzu.

Eskubide horietako bat erabiltzeko, pribatutasun-gidalerro hauen lehenengo puntuan biltzen den fitxategiaren arduradunaren helbidean eskatu beharko duzu. Gogoan izan eskakizuna interesatuak berak aurkeztu behar duela. Zure eskubideei edo haiek balioan jartzeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Datuen Babeseko Espainiako Bulegoarekin –www.agpd.es.

10.    Cookieak

Jakinarazten dizugu JMAk cookieak dituela instalatuta bere sistemetan, eskainitako zerbitzua hobetzeko eta pertsonalizatzeko eta nabigazioa errazteko helburu bakarrarekin. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta ordenagailu bati bakarrik lotzen zaizkio, eta ez dute datu pertsonaletara sartzeko aukerarik ematen. Cookieak nabigatzaileak ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen diren testu-fitxategi txikiak dira. Gure webgunearen bitartez nabigatzen baduzu, gure zerbitzariak cookieak ezagutu ahal izango ditu, eta zure azken bisitan aukeratutako hizkuntzari buruzko informazioa emango digu. Nabigatzaile gehienek cookieak automatikoki erabiltzea onartzen dute, baina zure nabigatzailea konfigura dezakezu zure ordenagailuko pantailan cookieak jasotzeaz ohartarazteko eta zure disko gogorrean instalatzea eragozteko.

Cookieei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, hurrengo estekan kontsultatu dezakezu: Cookieen gidalerroak 

11.    Datuen kalitatea

Erabiltzaileak bermatzen du JMAri emandako datu pertsonal guztiak egiazkoak direla. Haiek aldatzen badira, aldaketak jakinaraztearen erantzulea bera izango da. Erabiltzailea izango da JMAk edo hirugarren batek galdetegia datu faltsuekin, ez zehatzekin, osoak ez direnekin edo eguneratu gabe daudenekin betetzeak eragindako kalte edo galera zuzen edo zehar ororen erantzule bakarra. Erabiltzaileak ezingo ditu sartu hirugarrenen datuak aldez aurreko haren baimenik gabe, pribatutasun-gidalerro honetan zehaztutakoaren arabera, eta hura izango da datuok sartzearen erantzule bakarra.

12.    Konfidentzialtasuna

Zure datu pertsonalak informazio konfidentzial gisa sailkatuko dira, beraz, datu horien tratamendua hirugarrenekiko ahalik eta konfidentzialtasun handienarekin egingo da, haien segurtasuna bermatzeko.


13.    Segurtasun-neurriak

JMAk beharrezkoak diren neurri guztiak hartu ditu datu pertsonalen baimenik gabeko aldaketak, galerak, tratamenduak edo atzitzeak saihesteko, beti ere teknologiaren egoeraren, gordetako datuen ezaugarrien eta haien arriskuen inguruan, bai gizakian bai baliabide fisiko zein naturalean jatorria izan, baina, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.


14.    Berariazko baldintzak

JMAk emandako hainbat zerbitzuk berariazko baldintzak izan ditzakete, datu pertsonalen babesarekin lotutako berariazko aurreikuspenekin eta, ondorioz, baldintza partikular horiek aplikatuko dira, kasua kasu. Berariazko baldintzek arautzen ez duten guztian, pribatutasun-gidalerro hauetan bildutako gainerako baldintza orokorrak aplikatuko dira. 

15.    Baimena

14 urtetik beherako haur eta gazteei ohartarazten zaie zuen gurasoen edo tutoreen baimena behar duzuela JMAren webgunean datu pertsonalak emateko.

Partekatu

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.