Zuzenean edukira joan

JMA
Nor gara?

Nor gara?

JMA marka erreferentea da sarrailagintzaren mundu-mailako merkatuan. Esperientziak eta berrikuntza dira ia 80 urteko ibilbidea definitzen duten ardatzak.

JMA Arrasaten (Euskadi) jaio zen 1942an, sarrailagintzan industria indartsua duen gunean. Hasieran pieza metalikoak leuntzen zituen tailer txiki bat bezala hasi zen, eta urte gutxitan asko hazi eta giltzak fabrikatzen dituen industria garrantzitsu bat bihurtu zen.


Alejandro Altuna sortzailearen eta bere familiaren ahaleginari esker, JMA nabarmen hazi zen 60ko eta 70eko hamarkadetan. Giltzen ekoizpena etengabe handitzearen ondorioz, JMA nazioartean hedatu zen eta produktu-lerro berriak sortu ziren.


Horrela sortu zen Altuna Group, bere produktuak 100 herrialde baino gehiagotan saltzen dituen holding-a. JMA markak hamar bat ordezkaritza komertzial ditu Europan, Amerikan, Afrikan eta Asian, baita ekoizpen plantak ere Europan eta Amerikan.


JMAk 2.500.000 giltza fabrikatzen ditu eguneko, eta 80.000 erreferentzia baino gehiagoko katalogo zabala eskaintzen du bere produktu-lerro guztien artean:
•    Etxeko eta ibilgailuetako giltzak.
•    Giltzak kopiatzeko makinak eta sarbide-kontrolak.
•    Garajeen, hesien eta ateen teleaginteak.
•    Ibilgailuen giltzak kopiatzeko transponder teknologia.


Katalogoaren sakontasun horri esker, JMA segurtasuneko irtenbide globalen nazioarteko erreferentziazko hornitzailea bihurtu da. Marka horrek etorkizunera begiratzen du, produktuetan teknologia berrienak txertatuz, betiere merkatuaren beharrei erantzunez.


JMACloudPro, giltzak bikoizteko hodeian dagoen lehen aplikazioa, teknologia mugikorra teleaginte-lerroan sartzea eta markaren online katalogoak JMAk berrikuntzarekin duen konpromiso irmoaren adibide batzuk baino ez dira.


 

Partekatu

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.