Emaitza oso onak Dorletako Ama gazte txirrindulari taldean, JMA babesle nagusiarekin
2023 Maiatza 19
Joan den martxoan hasi zuen Dorletako Ama txirrindularitza taldeak lehiaketa denboraldi berria, Benjamin, Alebin eta Infantil kategorietako 21 txirrindulariren aurkezpenarekin. Harrezkero, emaitza oso onak lortzen ari dira 2023ko denboraldi honetan.
Aurten ere, JMAk gazteen kirola babesten du, Arrasateko tokiko taldeen babesaren eta laguntzaren bidez. Horien artean Dorletako Ama gazte txirrindulari taldea dago, aurten ere euskal taldeen artean duten maila bikaina berresten duena.
Hainbat garaipen denboraldi honetan
Dorletako Ama taldeko txirrindulariak emaitza bikainak lortzen ari dira, hauek oso sailkapen ona lortu baitute Irunen, Tolosan, Mendaron, Zumaian eta Azkoitian egindako Gipuzkoako txapelketetan. Aipamen berezia merezi du emakumezkoen taldeak Mendaron jokatutako txapelketan lortutako podium osoak. Izan ere, emakumezkoen mailako haur mailako podiuma JMA-Dorletako Ama taldearentzat izan zen.
Orain arte lortutako emaitza onek denboraldi ona iragartzen diote Arrasateko taldeari. JMAk berretsi egiten du tokiko gazteen kirolarekin eta bertako klubekin duen konpromisoa, balio sozial eta kirol balio handia ematen baitiote herriari.