Zuzenean edukira joan

JMA

Lege-oharra / Erabilera-baldintzak

LEGE-OHARRA ETA ERABILERA-BALDINTZAK


1.    Webgune honen titularraren nortasuna
34/2002 Legea beteaz, uztailaren 11koa, Informazioaren Sozietateko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoa, jakinarazten dizugu www.jma.es webgunearen titularra honako hau dela:

Sozietatearen izena: JMA Alejandro Altuna, S.L.U.

IFZ zk.: B20860144

Helbidea: Bidekurtzeta kalea, 6, 20500 ARRASATE/MONDRAGON, GIPUZKOA, ESPAINIA

Telefonoa: +34 943793000

Harremanetarako helbide elektronikoa: info@jma.es

Erregistro-datuak: ALEJANDRO ALTUNA, S.L.U. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 2132 alea, 0 liburukia, 121 folioa, SS-24653 orria, 10. inskripzioa

2.    Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web orrirako sarbideak “Erabiltzaile” bihurtzen zaitu. Ondorioz, www.jma.es webgunean argitaratutako lege-baldintzak berariaz eta salbuespenik gabe onartuko dituzu webgunean sartzen zarenean. Beraz, Erabiltzaileak baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, webgunean sartzeko eta, dagokionean, haren bitartez emandako zerbitzuak erabiltzeko, baldintza horiek alda daitezkeelako. 
Zentzu horretan, “Erabiltzailetzat” hartuko da www.jma.es webgunean garatutako zerbitzuetan eta jardueretan, doakoak zein ordaindutakoak, sartzen edo haiek arakatzen edo erabiltzen edo parte hartzen dituen pertsona oro.
2.1. Helburua eta aplikazio eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek arautzen dute www.jma.es webgunerako sarbidea, nabigazioa, zerbitzuen kontratazioa eta haren erabilera, bai eta haren edukiak argitaratzearen eta erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere. 
JMA Alejandro Altuna, S.L.U.-k (aurrerantzean, JMA) zerbitzu espezifikoak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko aplikatuko diren berariazko baldintzak ezarri ahal izango ditu. Bestela, hurrengo baldintza orokor hauek aplikatuko dira. Berariazko baldintzetan eta oinarri orokorretan zehaztutakoaren artean kontraesanik badago, berariazko baldintzak aplikatzeari emango zaio lehentasuna.
2.2. Zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak
a)    Printzipioz, www.jma.es webgunerako sarbidea doakoa eta librea da. Halere, zerbitzu eta eduki batzuek zerbitzuaren edo produktuaren aurretiko kontratazioa behar dezakete. Kasu horietan, horretarako zehaztuta dauden berariazko baldintzak bete beharko dira.

b)    Uneoro, Erabiltzaileak web honetako zerbitzuen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokor hauen, indarrean dagoen legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta Interneten oro onartzen diren praktiken arabera ere.

c)    Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetan dauden formularioen bitartez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratuta dagoela. Erabiltzailearen erantzukizun osoa izango da emandako informazioan egindako aldaketak JMAri berehala jakinaraztea.

d)    Erabiltzaileak ez du hurrengoa egingo: birusik, programarik, makrorik edo karaktere segidarik sartu webgune honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko; Beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatu baliabide ugari kontsumituz; webgune honetako datuak hartu publizitate-helburuarekin; webgune honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen esku jarri; webgune honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, industria-sekretuak, kontratu-konpromisoak eta hirugarrenen ohorerako, irudirako eta intimitate pertsonalerako eskubideak kalte ditzaketen ekintzak egin; bidegabeko lehia eta legez kanpoko publizitatea egin.

e)    www.jma.es webgunean zerbitzu bat erabiltzeko eta/edo kontratatzeko Erabiltzaileak erregistratu behar badu, egiazko eta legezko informazioa ekartzearen arduraduna bera izango da. Erregistroa egitearen ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, hura egoki erabiltzeko eta zerbitzu horietara sartzeko pasahitza isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du honek. Ondorioz, Erabiltzaileak izango dira ematen zaien identifikatzaile eta/edo pasahitz oro zaintzearen eta haien konfidentzialtasuna zaintzearen erantzuleak, eta haien erabilera hirugarrenei ez lagatzeko konpromisoa hartzen dute, aldi baterako edo betirako, ezta pertsona arrotzei sarbidea ez ematekoa ere. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da pasahitza erabiltzen duen hirugarren batek zerbitzuak legez kontra erabiltzea, baldin eta pasahitz hori behar bezala zaindu ez duelako lortu badu. Pasahitzen lapurreta, galera edo baimenik gabe atzitze kasuetan, Erabiltzailea izango da JMAri haiek baliogabetzea eskatzeko berehala jakinaraztearen arduraduna. JMA ez da inolaz ere izango baimenik gabeko hirugarrenen ekintzen arduraduna, Erabiltzaileak aipaturiko jakinarazpena egin ezean. 

3.    Jabetza intelektuala eta industrialeko eskubideak
JMA da www.jma.es osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien titularra, marka, izen komertziala edo ikur bereizlea barne. Bereziki eta hauetara mugatu gabe, egile-eskubideek babestuta daude diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logotipoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgunean dauden gainerako elementuak. 
www.jma.es webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, JMAk uko egiten dionik edo JMAk bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei edo erabiltzaileari erabilera pertsonalerako baimena, erabatekoa edo partziala, ematen dionik. 
Horregatik, Erabiltzaileak onartzen du www.etraining.kma.es webguneko edukien zati baten edo osotasunaren erreprodukzioa, kopiatzea, banaketa, saltzea, eraldatzea, berrerabiltzea, publikoki plazaratzea eta, oro har, moduren batean ustiatzea, edozein baliabideren bitartez, JMAren berariazko baimen eta idatzirik gabe, haren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen duela. 
Webgune honetako katalogoetan datozen giltzak JMA Alejandro Altuna, S.L.U.-k edo honen azpikontratista batek fabrikatutako JMA piezak dira. Katalogoetan adierazten diren marken fabrikatzaileen zilindroentzat eta sarrailentzat daude diseinatuta. 
Jabetza industrialari buruz indarrean dauden legezko xedapenen arabera, webgune honetan adierazitako markak edo izen komertzialak teleaginteen, zilindroen eta sarrailen fabrikatzaileen, auto-fabrikatzaileen, bestelako eraikitzaileen, banatzaileen eta erabiltzaileen jabetza esklusibokoak dira. 
Marka edo izen komertzial horiek informatzeko soilik adierazten dira, gure piezei edo jatorrizko produktuei dagozkien sarrailak erraz eta arin ezagutu ahal izateko.
 

4.    Erantzukizun eta bermeen baldintzak

4.1.    Argitaratutako informazioa aldatu daiteke, esaterako, zerbitzuen eskuragarritasuna, modalitatea edo prezioak. Beraz, kontratazioa egiteko unean www.jma.es gunean argitaratuta dauden lege-baldintzak aplikatuko zaizkio Erabiltzaileari.
4.2.    JMAk adierazten du neurri tekniko zein antolaketa neurri egokiak hartu dituela, haien posibilitateen barruan eta teknologiaren egoerak ahalbidetzen duen heinean, webgunea behar bezala ibil dadin, eta birus edo osagai kaltegarririk ez egoteko. Halere, ezin da hurrengoen erantzulea izan: (a) www.jma.es webgunean bildutako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasun etengabea (b) eduki horietan akatsik ez egotea, edo egonez gero akatsak zuzentzea (c) www.jma.es gunean birusik edota osagai kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun neurrien erasoezintasuna; (e) segurtasun sistemak urratzen duen edonork eragindako kalteak edo galerak.
4.3.    Erabiltzailea izango da, hirugarrenen aurrean, pertsonalki edo bere izenean www.jma.es helbidera bidalitako edozein komunikazioren erantzule bakarra, baita webgune honetako edukien eta zerbitzuen legez kontrako erabilerarena ere.
4.4.    JMAk aldi baterako eta aurretik jakinarazi gabe, eten ahal izango du www.jma.es webgunerako sarbidea mantentze, konponketa, eguneratze edo hobetze eragiketak egiteko. Baldintzek aukera ematen duten guztietan, JMAk ohar bat argitaratuko du bere webgunean, behar besteko aurrerapenarekin, zerbitzuak noiz etengo diren adieraziz.
4.5.    www.jma.es webgunean dauden beste web orri batzuetarako estekek JMAk bere gain hartzen ez dituen web guneetara eraman zaitzakete, ez baitu horien gaineko inolako kontrolik. Helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea da, eta, beraz, Erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da edukira eta horiek arautzen dituzten erabilera-baldintzetara. JMA ez da izango gure webgunearekin estekak jartzea erabakitzen duten hirugarrenen webguneetan datorren edukiaren erantzule. 
4.6.    JMAk ez du bere gain hartzen erabiltzaileek webgunean dauden eduki eta zerbitzuen gainean egin dezaketen erabileraren ardura, ez eta horiek erabilera-baldintza hauek errespetatzearen ardura ere. Nolanahi ere, JMAk eskubidea du dagozkion legezko neurriak hartzeko eta erantzukizunak argitzeko beharrezko prozedurak hasteko, indarreko legediaren, etikaren edo ordena publikoaren aurkako jarduketengatik, baita arrazistak, diskriminatzaileak, sexistak, iraingarriak, lizunak edo arau etiko oinarrizkoenen aurkakoak diren adierazpenak ohartarazteko eta kentzeko ere.


5.    Pribatutasun gidalerroak
JMAn gure Erabiltzaileen pribatutasunarekin konpromiso maximoa dugu. Hurrengo estekan daukazu eskuragarri datu pertsonalek jasoko duten tratamenduarekin lotutako informazio guztia: Pribatutasun gidalerroak 

6.    Cookieen gidalerroak
Webgune honek ez du cookierik erabiltzen. Hurrengo estekan daukazu teknologia hori erabiltzearekin lotutako informazio guztia: Cookieen gidalerroak 

7.    Iraupena eta aldaketak

7.1.    JMAk eskubidea du baldintza orokor hauek bere osotasunean edo zati batean aldatzeko, eta aldaketak www.jma.es webgunean aplikatuko ditu. Era berean, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo kokatzeko modua ere. Beraz, indarrean daudela joko da Erabiltzaileak www.jma.es webgunera sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak; beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza horiek irakurri behar ditu aldizka.
7.2.    Baldintza partikularretan xedatutakoa alde batera utzita, JMAk, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, web-orriko edukietarako sarbidea bukatutzat eman, bertan behera utzi edo eten ahal izango du, eta Erabiltzaileak ezingo du inolako kalte-ordainik eskatu. 

8.    Aplikatuko den legeria eta jurisdikzio-eskumena
JMAren eta Erabiltzailearen artean zehaztutako harremanak dagokion legeriaren eta jurisdikzio-eskumenaren inguruko indarrean den araudia beteko du. Halere, araudiak alderdi horiek forura eramatea aurreikusiko balu, JMAk eta Erabiltzaileak, haiei dagozkien gainerako foruei uko eginez, Donostiako hiriko Epaitegi eta Auzitegietara 
 

Partekatu

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.