Zuzenean edukira joan

JMA
MULTICODE makina bikoizgailua APECSek antolatutako prestazioan egon da.

MULTICODE makina bikoizgailua APECSek antolatutako prestazioan egon da.

2022 Maiatza 20

Maiatzaren 6an eta 7an, “Lishi kakoak eta auto giltzen deskodetzeko” prestakuntza eman zen Madrilen, APECS sarrailagileen Elkarteak antolatuta eta Francisco “Fuco” adituak emana, Cerrajería Berma-koa (Porriño – Pontevedra). Bertan, JMAk MULTICODE giltzen bikoizgailuarekin parte hartu zuen, prestakuntzaren osagarri gisa, automobilgintzako giltzak bikoizten dituelako. 

Prestakuntzaren xedea automobilgintzan espezializatutako sarrailagile profesionalei autoetako ateak giltzarik gabe, kako bidez, irekitzen erakustea zen. Kako horien bitartez, bertara gerturatu zirenek sarraila deskodetzen ikasi zuten, gero giltza MULTICODE bitartez mekanizatu ahal izateko. 

Bertaratu zirenek, zuzenean erabili zuten makina eta MULTICODEk eskaintzen duen giltzak bikoizteko aukera anitzak egiaztatu ahal izan zituzten. Funtzionaltasun anitza duela eta, giltza lauak, segurtasunekoak eta automobilgintzakoak kopiatzea ahalbidetzen du, makina berean. Hori guztia JMAKeyPro aplikazio aurreratuarekin, zeinak giltzen katalogo zabala duen bikoizketa errazteko; gainera, JMA Cloud Proren sinkronizazioari esker, bezeroen datuak hodeian gordetzen dira eta edonondik atzitu ahal izango dira, eta baita etxekotze eta giltzen mozketa planak inportatu ere.

JMAk kolaborazio honen oso balorazio positiboa egin du, sarrailagintzaren sektoreko profesionalek MULTICODE ezagutzeko eta JMAk hornitzen dituen produktuen sorta zabala zuzenean ezagutzeko aukera izan delako, merkatuko aukera berriak irekiz. 


 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.