Zuzenean edukira joan

JMA
JMAren parte-hartze arrakastatsua ERSI-ELF azokan

JMAren parte-hartze arrakastatsua ERSI-ELF azokan

2022 Maiatza 30

Lehenengoz ERSI italiar eskualdeko azoka (Esperti Riferme Serrature Italia) eta ELF europar azoka (European Locksmith Federation) elkarrekin antolatu dira Bolognan, Italian, maiatzaren 13 eta 14an. 

Ekitaldi hau egiteak aukera eman digu JMAren presentzia Alpeetatik haratagoko merkatuan sendotzeko eta areagotzeko, eta sarrailagintzako sektoreari zuzendutako produktuen eta zerbitzuen sorta zabala ezagutzera emateko, bide batez.  

Italiar lurraldean izandako azoken arloko lehen esperientzia honek tokiko sektorera gerturatzea dakar, zeina korporazioari, zerbitzuei eta gaitasun logistikoari buruz gehiago jakiteko interesatu den.

Supracode berriaren aurkezpena 

JMAk segurtasuneko eta automobilgintzako giltzen kopiagailu elektroniko berria aurkezten jarraitzen du. Tresna berri honek hobekuntza ikaragarria ekarri du giltzen kopian, giltzaren buruan testua automatikoki grabatzeko erreminta baitu, operarioak ezer egin gabe. Doitasun handiko irtenbide azkarra kopia-egile profesionalentzat.

Bestetik, korporazioak dituen teleaginteen gama handia ere erakutsi dugu, zeinak europar eta italiar merkatuen eskatzen duten beharrak estaltzen dituzten. 

Lehenengo azoka OEMrentzat

Beste berritasunetako bat Altuna Group-en OEM zerbitzuaren presentzia izan da (Original Equipment Manufacturer), zeinak lehenengoz hartu duen parte azoka batean. Beraz, firma OEM merkatuan erreferente handi gisa aurkeztu da Italian, hainbat hamarkadatan etxebizitzen eta automobilgintzako sarrailen fabrikatzaile nagusien eman diguten konfiantzak babestuta.

Altuna Group-en OEM zerbitzua kalitate goreneko fabrikazioko prozesu osoa bermatzeagatik eta betekizun zorrotzenak betetzeagatik nabarmentzen da, eta bezero bakoitzari dagokion giltza eskura zerbitzua eskaintzen du. Hain zuzen ere, Altuna Group taldearen faktore bereizleetako bat Altuna Metal Works fundizioko plantan lehengaiak fabrikatzeko duen gaitasuna da, bezeroei letoia eta alpaka hornitzea bermatzen duena.
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.