Zuzenean edukira joan

JMA
JMAko korrikalariek bigarren urtez jarraian bigarren postuan amaitu dute Enpresen Lasterketa

JMAko korrikalariek bigarren urtez jarraian bigarren postuan amaitu dute Enpresen Lasterketa

2023 Maiatza 17

Maiatzaren 14an egin zen Donostiako Enpresen Lasterketaren 14. edizioan, JMAren egoitza nagusiko langileek osatutako 3 taldek hartu zuten parte. 

Gizonezkoen lehen taldea Juan Pedro del Pozok (Juanpe), Endika Donnayk, Fernando Nogalesek eta Javier Irazabalek osatu zuten eta podiumeko bigarren postua lortu zuten, emaitza oso lehiatua izan zelarik, bigarren eta hirugarren taldea segundo gutxi batzuek banatuz. Lau taldekideek denbora bikaina egin zuten merezitako bigarren postua lortuz. 

Gizonezkoen bigarren taldea Josu Aranburu, Mikel Arenaza, Miguel Angel Antelo eta Ander Barbarias langileek osatzen zuten; eta, azkenik, talde mistoan, Andrea Onandiak, Aitor Barrerirok, David Hernanzek eta Joseba Fernandez Rodrigok hartu zuten parte. Lankideen artean arnasten zen giro onagatik nabarmendu zen taldea, eta lasterketaren 15. edizioan berriro parte hartzeko eta lankide gehiago JMA taldeen partaide izatera animatzeko konpromisoa hartu zuten.

Aurreko edizioetan JMA enpresako taldekideek partekatutako esperientzia onak, iragan urteekin alderatuta, parte hartzaile kopurua handitzea eragin zuen, JMA enpresako talde parte hartzaileak lasterkarien talde batetatik edo pare batetatik, hiru taldetara igaroz. Hori dela eta, JMAk parte hartzaile guztiak zoriondu eta eskertu nahi ditu, eta kirolarekin eta bizitza aktibo zein osasungarriarekin duen konpromisoa berresten du.
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.