Zuzenean edukira joan

JMA
Aurreikuspenak gainditu ditu JMAk Expocadena 2023an

Aurreikuspenak gainditu ditu JMAk Expocadena 2023an

2023 Martxoa 14

Otsailaren 24 eta 25ean egindako azokan Elhis-Cadena88 eta Cecofersaren ehunka bazkide elkartu dira. 

Bizkaiko hiriburuko Bilbao Exhibition Centrea izan da Expocadena 2023 azokaren edizio berriaren egoitza. JMA, ohikoa den bezala, bere produktuen sorta zabala erakutsi du erakusketan, eta komertzialen talde handia aritu da bertan soluzio profesional onena bilatzen duten bezeroei uneoro lagundu eta gomendioak emateko. Balorazioa ona baino hobea izan da, espero zena baino gehiago lortu baitu bai bisitarien aldetik bai salmenta aldetik, eta hamarka bezerok JMAn jarritako konfiantza sendotu dute. Horregatik, enpresak standa bisitatu duten bere bazkideei esker onak eman dizkie.  

Burdingintza sektorearen neurrirako proiektuak eta eskaintzak

Burdingintzako profesionalen artean gehien piztu den zerbitzuetako bat giltza pertsonalizatuak dira. Zerbitzu honek JMA birjartzeko giltzak giltzan bertan burdingintza negozioaren informazioa estanpatuta ekoiztea eskaintzen du, giltza publizitatearen euskarria bihurtzeko.

Standean, produktuen sorta zabala ere erakutsi zuen, besteak beste JMA teleaginteak, eta baita makina bikoizgailu elektronikoak, mekanikoak eta automobilgintzakoak ere. Bi makina mekanikok deitu zuten arreta handiena: batetik, BERNA giltza lauen bikoizgailua, erraztasunaren eta moldagarritasunaren, erresistentziaren eta doitasunaren konbinazio bikaina; eta, bestetik, CAPRI bikoizgailua, segurtasun giltzei, regata modukoei, tutu motakoei eta bereziei zuzendua. Azken honek, bere indarra edo presioa neurtzeko sistema patentatu berriari esker, erraz eta doitasun handiz bikoizten du giltza.

Halere, Expocadenaren edizio berri honetan, argi geratu da burdingintzaren sektorean giltzak bikoizteko makina elektronikoek gero eta ikusmira handiagoa sortzen dutela. Sektore hau eskuzko makinei lotuago egon bada ere betidanik, makina elektronikoen eskaerak, MULTICODE esaterako, areagotzen hasi dira sektorean. Hain zuzen ere, MULTICODEk dena batean soluzio profesionala eskaintzen dute, eta giltza lauak, segurtasunekoak eta automobilgintzakoak kopiatzen dituzte makina aldatu gabe, potentzia handiarekin, bizkor eta doitasun handiz, eta giltzen bikoizketa prozesu erraza eta intuitiboa bihurtu dute. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.