Zuzenean edukira joan

JMA
JMA nazioarteko azoka jarduerara itzuli da

JMA nazioarteko azoka jarduerara itzuli da

2021 Azaroa 01

Urte bat baino gehiago igaro da, Covid-19 pandemiak eragindako murrizketek baldintzatuta, azkena egin zenetik. Orain, nazioarteko azoken jarduera bizira itzuli da JMA

Espainiako, Estatu Batuetako, Mexikoko eta Arabiar Emirerrietako hainbat azokatan aurkeztu ditu, hasteko, markak bere produktuak.

Nahiz eta 2019ko edizioekin alderatuta ekitaldi hauek jende gutxiago hartu dituen, JMAren helburu nagusia bezeroekin kontaktu zuzena berreskuratzea eta haren balio nabarmenetako bat, profesionalen gertutasuna, sendotzea zen. Zentzu horretan, egin diren azokek helburua lortu dute, eta merkataritza harreman interesgarriak sortu dituzte.

Lehenengo azokak, Ipar Amerikan
Lehenengo bi ekitaldiak ALOA Conventionen izan ziren, Orlandon (Florida) eta ExpoFerreteran, Guadalajara (Mexiko), uztailaren bukaeran eta irailaren hasieran, hurrenez hurren.

ALOAren kasuan, JMAren presentziak hiru ardatz nagusi izan zituen: transponder teknologia, TPX7 eta TPX8+ txipekin produktu interesgarrietakoen artean; giltzak bikoizteko makina elektronikoak,  Multicodea buruan; eta sarrailagile eta burdindegiko saltzaileen zerbitzuei arintasuna eta mugikortasuna ematen dizkieten produktuak, Nomad makina esaterako.

Bestetik, JMA Mexikoren standa ExpoFerretera azokan sarrailagileen eta burdingintzako langileen ohiko lantokia erreproduzitzen zuen, non zerbitzuak optimizatu eta negozioak hasten lagunduko den: makina mekanikoak eta elektronikoak, telemandoak, JMA giltzen katalogo handia...

JMA Mexikok IFAM produktuak nabarmendu zituen bere standean, herrialde hartako merkatuan gero eta sendoagoak, haien kalitate handiaren ondorioz. Sarrailagintzako produktuak, industria segurtasuna eta motoentzat eta bizikletentzat lapurretak eragoztekoak izan ziren erakutsitako produktuak, eta standera hurbildu ziren profesionalen interesa sortu zuten.

Presentzia berria Arabiar Emirerrietan
Mexikoko azoka baino egun batzuk geroago, Dubaien (Arabiar Emirerriak) Big 5 Exporen edizio berria izan zen, eraikuntzako sektorearekin lotutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dizkieten enpresak hartzen dituen azoka.

JMAk beste behin hartu zuen parte hitzordu horretan, markaren produktuak eta IFAMeren produktuekin. JMAren kasuan, standera hurbildu ziren profesionalek giltzak bikoizteko produktu eta zerbitzu ugari zeudela nabarmendu zuten, eta arreta berezia eman zieten makina bikoizleei eta telemandoen teknologiari.

Arlo horretan, garajeak eta sartzeko ateak mugikorrarekin irekitzeko produktuak nabarmendu ziren: BT Multiuser eta BT Slim, besteak beste. JMAk BT Multiuser sistemaren PRO bertsioa aurkeztu zuen azokan. Sistema honek gailu berean 100 erabiltzailetik gora kudeatu ditzake eta denbora batez beste erabiltzaileei ere irekitzeko baimenak bidaltzea ahalbidetzen du.

IFAMi dagokionez, giltzarrapoen sorta zabalak piztu zuen interes gehiena, bai segurtasun ertaineko serieetan bai segurtasun handikoetan. Bertara gerturatu zirenek zilindroak eta markaren sarrailagintzako beste produktu batzuk ere ongi baloratu zituzten.

Coferdroza, lehenengo azoka presentziala Espainian
Irailak 23an eta 24an, Coferdroza arduratu zen kooperatibek eta erosketa zentralek sustatutako azoka batzuk antolatzeaz, zeinak urrian eta azaroan jarraituko duten Espainiako hainbat tokitan.

JMAk bere produktuen sortako adierazgarrienak erakutsi zituen, eta markaren bi alderdi bereizle nabarmendu zituen. Lehena, JMACloudPro, giltzen bikoizketarako hodeiko lehenengo aplikazioa. Bigarrena, aldiz, bikoiztearen profesionalentzat trebatzeko plataforma berria: e-training.jma.es. Baliabide garrantzitsu hauek ikus-entzunezko eduki ugari (bideotutorialak, produktuen aurkezpenak) eta zuzeneko hainbat ekitaldi (web-mintegiak) eskaintzen ditu, eta dagoeneko 70 herrialdetako milaka profesional ditu erabiltzaile gisa erregistratuta.

 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.