Zuzenean edukira joan

JMA
www.jma.es web orri berria aurkezten du JMAk

www.jma.es web orri berria aurkezten du JMAk

2022 Apirila 08

Erabiltzailearen esperientzia, informazioaren sakontasuna eta diseinu erakargarria dira webgune berritu honen ardatzak

 

 

JMAk, giltzen fabrikazioan Europako liderra, www.jma.es webgune berria aurkezten du, zeinak goitik behera aldatu duen aurreko bertsioarekiko informazioaren sakontasuna eta erabiltzailearen esperientzia.

Hasierako orrian bertan ikus daiteke JMA produktuak nabarmentzeko itxura grafikoaren alde egin dugula: giltzak, giltza mekanikoak eta elektronikoak bikoizteko makinak, ateak, heziak eta sarbideak irekitzeko urrutiko aginteak, ibilgailuen giltzentzako transponder teknologia... Produktu-ildo horiek erraz identifika daitezke eta oso erabilerrazak dira menu nagusiaren bitartez.

Erabiltzailearen esperientzia atsegingarria eskaintzea izan da gure web orri berriaren diseinuaren ardatz nagusia, zeina, jakina, edozein gailutik sartu ahal izateko egokituta dagoen: ordenagailutik, mugikorra, Tableta, etab.

JMA produktu guztien informazio zehatza

www.jma.es berriaren eboluzio handienetako bat JMA produktuen katalogo osoan sartzeko aukera da. Orain posible da JMAren produktuen milaka fitxetan sartzea eta hiltzen, makinen eta barautsen inguruko eta garajeko urrutiko aginteen inguruko beharrezko informazio guztia. Gainera, “Produktuak” atal honek sarbidea ematen du JMAren berariazko online katalogoetara, parametro zehatzagoetan oinarrituta egiteko bilaketak.

Erabiltzaileari laguntza teknikoa eta prestakuntza, funtsezkoa

Beste atal oso garrantzitsu bat “Laguntza” da; handik, sarbidea dugu profesionalei eguneroko lanetan laguntzeari zuzendutako JMAren webgune guztietara. Atal honen bitartez ecatalogo.jma.es giltzen katalogoa remotes.jma.es urrutiko aginteen katalogoarekin elkartu dira eta baita online trebatzeko etraining.jma.es plataformarekin ere. Azken honetan erregistratuz gero, bideo tutorialetan, webguneetan eta zuzeneko prestakuntzetan eta abarretan sartu ahal izango dira erabiltzaileak, eta “Laguntza” atala erabili ahal izango dituzte JMAren Arreta Teknikoko Zerbitzuarekin hitz egiteko.

Azkenik, webgunearen eremu korporatiboak hobetze nabarmena izan du. Atal honetan, JMAren balioa eta egindako lana azaltzen da, sarrailagintzako eta burdindegiko profesionalei produktu eta zerbitzu onenak eskaintzeko. Gertuko lana, JMA lankide eta partner onena izateari zuzenduta.

Eremu korporatiboak sarbidea eta kontaktua ere eskaintzen die JMAren munduko filial ezberdinei. Halaber, Lan aukerak atal berria ere dugu, non profil ezberdineko profesionalak barnera daitezkeen sektoreko liderra den eta nazioartean presentzia handia duen enpresa batean.

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.