Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk aurten ere, Dorletako Ama jubenilen txirrindularitza taldea babestuko du.

JMAk aurten ere, Dorletako Ama jubenilen txirrindularitza taldea babestuko du.

2022 Apirila 29

Martxoan lehiaketen denboraldi berriari ekin zion Dorletako Ama txirrindularitza taldeak, eta Benjaminen, Alebinen eta Infantilen kategoriak aurkeztu zituen. 

Arrasateko JMA instalazioen ondoan egin zen ekitaldian, txirrindulari gazteek haien entrenatzaileekin batera hartu zuten parte, eta lehiaketetara itzultzearen alde onak nabarmendu zuten, taldeak bi urtez lehiatu gabe egon ondoren, pandemiaren ondorioz. 

Denboraldi berri honetan aurpegi berriak ikusiko ditugu, txirrindulari gazte berriak sartu baitira. “Hemen ditugun ikasleetako askorentzat txirrindularitza lehiaketa batean parte hartuko duten lehenengo aldia izango da gaur. Horrek urduri jarri ditu gazteak, baina parte hartzeko gogo handia, ilusioa eta ikasteko gogoa ere eragin die”, nabarmendu du Mikel Iribecampos entrenatzaileak. 

Zentzu horretan, Iribecampos entrenatzaileak kategoria hauetan talde-lanaren garrantzia eta “bidea elkarrekin egiten ikasi beharra” nabarmendu du, biak ala biak Altuna ereduaren berariazko balioak. 

Horregatik, aurten ere, JMAk gazteen kirola bultzatzen eta indartzen lagundu du, Dorletako Ama taldea babestuz, Benjaminen, Alebinen eta Infantilen kategorietan. JMAtik arrakastarik handiena eta zorterik onena opa diogu Dorletako Ama talde osoari.  
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.