Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk UCES segurtasuneko sarrailagintzari buruzko III. Jardunaldi Teknikoan hartu du parte

JMAk UCES segurtasuneko sarrailagintzari buruzko III. Jardunaldi Teknikoan hartu du parte

2022 Uztaila 04

Topaketa ekainaren 17an eta 18an izan zen, Madrilgo Rafael Pirámides Hotelean.

Segurtasuna eta haren aplikazioak izan ziren UCESek, Segurtasuneko Sarrailagileen Elkargoak, antolatutako Segurtasuneko Sarrailagintzari buruzko III. Jardunaldi Teknikoetan. Hartan hartu zuten parte sarrailagintzarekin eta burdindegiarekin lotutako hainbat korporaziok, besteak beste JMAk, eta baita hainbat segurtasun adituk ere, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak tartean. Jardunaldietan, Estatu osoko sarrailagile profesionalek hartu zuten parte, UCESen bazkide zein elkartetik kanpoko beste profesional batzuk, aldez aurretik izena eman zutenak. 

Hizlariek ordu erdi inguru zuten haien produktuak edo segurtasunarekin lotutako prestakuntzak aurkezteko. Horri esker, JMAk giltzak bikoizteko bere Supracode eta Multicode makina elektronikoak eta baita M-BT urrutiko aginteak ere aurkeztuko ditu. 

Ikusmira handia zegoen Supracode berria ikusteko

JMAk aurkeztutako makina elektroniko bikoizgailu berriaren izena Supracode da, eta bertan egon zirenen artean sekulako ikusmira sortu zuen. Makina horrek, segurtasun giltzak bikoizteaz gain, langileak ezer egin gabe giltza kopiatzea ahalbidetzen du. Udaberri honetan atera da makina, eta JMA KEY PRO 2.0 softwarea dohainik izateko aukera dago 2022/12/31 aurretik egindako eskaerentzat. 

Bestetik, Multicode makinak funtzio anitzeko makina baten bila zebiltzan profesionalen arreta erakarri du, hau da, “dena batean” makina, giltza lau, segurtasuneko eta automobilgintzakoentzat. Gainera, JMAren M-BT aginteek urrutiko aginteak kopiatzeko teknologia bezeroari gerturatzeko aukera erakutsi zuten. Bezeroak, hala, telefono mugikorraren eta JMAREMOTESPRO aplikazioaren bitartez, urrutiko agintea erraz kopiatzea lortzen du. 
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.