Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk Poloniako NOWA SIGMA 2022 azokan hartu du parte

JMAk Poloniako NOWA SIGMA 2022 azokan hartu du parte

2022 Apirila 29

JMAk Poloniako NOWA SIGMA 2022 sarrailagintza azokan hartu du parte, bertaratzea berreskuratu den edizio berezian, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko arrazoiengatik bi urtez egin gabe geratu ondoren. 

Martxoaren 26an eta 27an Łódź poloniar hirian izan zen ekitaldiak ekoizpen eta giltzen salmentan, makina elektronikoen, giltzen makina bikoizgailuaren eta segurtasun mekaniko eta elektronikoko ekoizpenean enpresa burdindegi nagusiak elkartu ditu. 
NOWA SIGMA 2022 azokak bezeroekin kontaktua berreskuratzeko aukera ekarri du, zeina JMArentzako helburu nagusia den. Haren emaitzen balantze oso positiboa egin du. Poloniar burdingintza sektoreko 200 profesionalen bisitaz gain, Lituaniatik, Estoniatik, Herbehereetatik eta Israeletik etorritako profesionalak gerturatu dira standera. 


JMA makina bikoizgailuen erakusketa
Bertara gerturatutako JMAren ordezkaritzak makina elektronikoetan zein mekanikoetan azken berrikuntzak aurkeztu ditu, eta baita transponder kopia ere. Berrikuntzen artean, SUPRACODE giltz elektronikoen bikoizgailua eta markagailua, lehenengo aldiz Polonian aurkeztu dena. SUPRACODE berriak, hortaz, giltzen bikoizketan eta grabatzean jauzi kuantitatibo handia dakar, profesionalei funtzionaltasun bikoitz hori eskaintzen dielako, baraila aldatu gabe. Hori guztia JMA CLOUD PROrekin lotuta eta sinkronizatuta, nondik giltzak bikoizteko fitxen fitxategi zabalean sartu ahal izango den.
Horrez gain, MULTICODE makina bikoizgailuaren aurrekaria ere gehitu da, zeinak ibilbide luzea duen dagoeneko sektorean eta burdingintza zerbitzuen sorta hedatu nahi duten profesionalen artean interesa piztu duen. Azoka JMAren giltzak bikoizteko makina mekanikoen sorta zabalarekin osatu da, besteak beste VOLGA BIT, CAPRI, BERNA edo NOMAD. 


EVO XPERT, `dena batean´ irtenbide berria transponder giltzak bikoizteko
Ibilgailuko giltzak bikoizteko gailu berri hau izan da JMAk Polonian aurkeztu duen bigarren produktu handia.  EVO XPERT makina aurrera pauso handia da transponder giltzen bikoizketan, eta baita autonomia eta askatasunekoa ere, edozein lekutan lan egitea ahalbidetzen duelako barne duen bateriari esker. JMA Poloniaren standera hurbildu diren profesionalek EVO EXPERT transponderren makina bikoizleak eskaintzen dituen aukera guztiak egiaztatzeko aukera izan dute. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.