Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk aurrera darrai eraldaketa digitalean, Frantzian eta Polonian bi ecommerce webgune berri abian jarriz.

JMAk aurrera darrai eraldaketa digitalean, Frantzian eta Polonian bi ecommerce webgune berri abian jarriz.

2023 Martxoa 27

Lehen urrats honek aurrera pauso handia eragin du JMA mundu osoan burutzen ari den digitalizazio prozesuan. 

Eremu digitalak eta online erosketak markatutako etorkizunean, JMAk bezeroei erosteko zerbitzu azkarra eta gertukoa emateko ecommerce bat sortzeko xedea berretsi du.  

Egokitze digital hori pixkanaka egingo da, eta JMA presente dagoen filial guztiak barneratzen joango da. Oraingoz, Frantzia eta Polonia izan dira online denda haien webguneetan jarri dituzten lehenak. 

Unean bertako stocka Frantziako ecommercean.

JMA France aitzindaria izan da katalogoan sartutako denda birtual baten bitartez bezeroei online erosteko aukera ematen. Hala, bezeroak produktuaren prezio garbia ikus dezake, deskontuak aplikatuta, eta baita stoxk eguneratuan dagoen, unean bertan. 

Erabiltzailea web orrian erregistratuz, nahi adina erreferentzia gorde ditzake gogoko gisa, baita erosketa-historiala eduki ere. Halaber, bezeroak pixkanaka sor dezake bere eskaera, eta eskaera beti eskuragarri izango du web-etik deskonektatzen bada ere, erosketa baliozkotzen den arte. JMA Francek ecommerce-a azaroan aktibatu zuen, eta gaur egun bezero askok dagoeneko bide hori erabiltzen dute eskaerak egiteko. 

Polonia, erosteko esperientzia erosoagoa eta efizienteagoa

Poloniako filialaren ecommerce-aren azken abiarazte hau, martxoaren bukaeran, oso ongi hartu dute bezeroek. Etengabe hazten doan merkatuan, Poloniak B2B negozioari zuzendutako online denda jarri du martxan. 

On line erosteko plataformak JMA Polskak eskaintzen dituen produktu eta soluzio askotarako sarbidea eskainiko dio bezeroari, erosketako esperientzia erosoagoa eta eraginkorragoa eskainiz. Era berean, aukera emango die erabiltzaileei produktuaren eskuragarritasunari buruzko informazio guztia eskuratzeko, eta, stock-ik ez badute, artikulua berriro eskuragarri jartzen denean jakinaraziko zaie.   

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.