Zuzenean edukira joan

JMA
JMAk Bartzelonan egin duen prestakuntzara jende asko gerturatu da.

JMAk Bartzelonan egin duen prestakuntzara jende asko gerturatu da.

2022 Ekaina 14

JMAk hainbat prestakuntza-jardueratan hartu zuen parte maiatzaren 24an eta 25ean, non teleaginteen eta makina elektronikoen sorta aurkezteko aukera izan zuen. 

Topaketak Bartzelonako Barbera del Valles eta Parets del Valles hirietan egin ziren, QF+ eta EHLIS-en egoitzetan, hurrenez hurren. Burdindegiko produktuen bi enpresa hornitzaile hauen bazkideek eta elkartekideek hartu dute parte JMA gonbidatu duten ekitaldi hauetan. JMAk bai antolatzaileei bai parte-hartzaileei izandako harrera ona eskertu die. Guztira, hiru prestakuntza lan-saio eman ziren, non pertsona interesatu ugarik hartu zuten parte.

Hitzorduak giza-balio eta balio komertzial handikoa izan zen, aukera aparta bilakatu zen JMAk dituen produktuak eta azken berriak zuzenean erakusteko, eta baita dituzten funtzionamendu-sistemekin lotuta izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko ere. 

Giltzak bikoizteko teknologia aurreratua

JMAk funtzio moldakorrak eskaintzen ditu makina elektroniko bitartez giltzak bikoizteko. Egindako bi prestakuntzetan, Supracode eta Multicode modeloak aurkeztu ziren. 

Izan ere, Supracode JMAk merkaturatu duen giltzak bikoizteko makina elektroniko berria da. Profesional zorrotzenei zuzendutako erreminta honek lehenengo aldiz eskaintzen du giltzak makina berean bikoizteko eta grabatzeko aukera, barailik aldatu gabe. Halaber, Supracode makinak mozketa zehatzagoa, bizkorragoa eta errazagoa eskaintzen ditu segurtasun eta automobilgintzako giltzentzat.

Bestetik, Multicode makina elektronikoak, merkatuan urte askotako ibilbidea duena, burdingintzako negozioarentzat irtenbide moldakorra eskaini nahi du. Haren funtzio anitzen artean giltza lauak, segurtasunekoak eta automobilgintzakoak kopiatzea dago, makina aldatu gabe. Horrek, hainbat urte igaro ondoren ere, haren ibilbide arrakastatsua jarraitzen du bermatzen.  

Teleagintea mugikorretik programatzea

JMAk emandako prestakuntzaren beste ardatz bat teleaginteen funtzionamendu sistema erakustea izan zen, eta baita bere katalogoan dituen garajeko ateak irekitzeko aukera zabala erakustea ere. Horretarako, bertara hurbildu zen JMAko taldeak hainbat aginte eta hargailu eredu eraman zituen eta M-BT aginteak dituen kopiatzeko modu desberdinak eta teleaginteen funtzionamendu sistema erakutsi zituzten, eta bertan zeudenen arazoak eta zalantzak argitu zituzten. 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.