Zuzenean edukira joan

JMA
FSC azokak azoka-urte arrakastatsua itxi du JMArentzat

FSC azokak azoka-urte arrakastatsua itxi du JMArentzat

2022 Abendua 19

Sarrailagile profesional ugari bildu da Sarrailagilearen Asteburuan, eta horrek erakusten du, beste behin ere, azoketara itzuli dela presentzialtasuna, eta erabat atzean uzten ditu pandemiaren urteak.

Sarrailagilearen Asteburuak (FSC), Madrilen azaroaren 25ean eta 26an ospatua, JMAren merkataritza profesionalen balorazio bikaina izan du. Parte hartu duten profesionalen kantitate handiak bezero ugarirekin dugun harremana sendotzeko eta proposamen zein erronka berriei irekitzeko balio izan du. 

Bertara gerturatu zirenak, gehienak Estatukoak, zeinen artean Portugaleko profesionalak ere zeuden, JMAk sarrailagintza sektoreari eskaintzen dien produktuen aukera zabala ezagutzeko aukera izan zuten. Erakutsitako produktuen artean, urrutiko aginteak, transponder teknologia, giltzak bikoizteko makina mekanikoak eta makina elektronikoak daude. 

Makina elektronikoen eskaera handia

Makina elektronikoek hara gerturatu ziren sarrailagile profesionalen arreta lortu zuten, are zehatzagoa Supracode berriak eta dagoeneko aski ezaguna den Multicodeak. Bi makina hauek irtenbide profesional osoena, zehatzena eta haren beharrei hobeen egokitzen dena eskaintzen diete sarrailagileari. 

Supracode makina elektroniko berriari esker, giltzak bikoiztu eta, aldi berean, giltzak baraila aldatu gabe grabatu daitezke. Horretarako, bikoizketa zuzena eta zehatza egiteko urrats bakoitza azaltzen eta automatizatzen duen software aurreratu, erraz eta intuitibo bat du. 

Bestetik, Multicodea makina berean giltza lauak, segurtasunekoak eta automobilgintzakoak bikoizteko gaitasunarengatik nabarmentzen da. Haren potentzia, bizkortasuna eta doitasuna “dena batean” irtenbidea bihurtzen dute sarrailagintzako profesionalarentzat.

2022, aldaketaren urtea

Topaketa profesionalen normaltasunera itzultzearekin itxi da 2022ko azoken zikloa. Urtea azoka profesionalen itzulera xume eta neurrizkoarekin hasi zen, eta hilabete gutxiren buruan ekitaldi horien normaltasun osoa berreskuratu da. 

JMAk oso ongi baloratu du 2022. Urtea, bezeroen hurbiltasuna eta konfiantza berreskuratu baita, ezinbestekoa eta lehentasun osokoa firmarentzat. 2023ra begira, eta etorkizunera begira erronka handiekin, JMAk irtenbide profesional pertsonalizatua eta gertukoa ematen jarraitzearen alde jarraituko du. 


 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.