Zuzenean edukira joan

JMA
JMAren parte-hartze arrakastatsua COFERDROZA azokan

JMAren parte-hartze arrakastatsua COFERDROZA azokan

2022 Iraila 26

Madrilen irailaren 22 eta 23 egunetan izan zen ekitaldi profesional honek eman dio hasiera 2022-2023 azoka ikasturteari.

COFERDROZAk azokaz betetako udazkenari eman dio hasiera. Argi geratu da krisialdi sanitarioa guztiz gaindituta dagoela. Burdindegiko profesional ugari hartu ditu ekitaldiak, penintsulako hainbat tokitatik etorritakoak. 

Topaketak JMAk bere bezeroekin, Coferdroza kooperatibako bazkideak, duen gertuko harremanak sendotzen lagundu du. Hain zuzen, azokara gerturatu direnek zuzenean ezagutu dituzte eta laginak probatzeko aukera izan dute korporazioak merkaturatu berri dituen bi makina berri: SUPRACODE eta EVO XPERT.

JMAren makina exigenteenaren demostrazioa: SUPRACODE.

SUPRACODE makinak aurrerapauso handia eman du makina elektronikoen arloan. Makina hau prestazio eta zerbitzu aldetik nabarmen hobetu da, segurtasun edo automobilgintzako giltzak kopiatzeaz gain, langileak ezer egin gabe giltza grabatzea ahalbidetzen baitu. Horretarako, JMAk JMA KEY PRO 2.0 software berria garatu du, zeinarekin bilaketak bizkorrago egin daitezkeen, eta giltzen eta softwareen azken eguneraketak ditu; horri, interfaze erabilerraza eta intuitiboa gehitu behar diogu, giltzak ongi bikoizteko jarraitu behar diren pausuak xehetasun osoz azaltzen duena. 

Ikusmira handia zegoen EVO XPERT berria ikusteko 

EVO XPERT ibilgailuko giltzak klonatzeko JMAren makina berria da. Bere bi funtzionalitateek, tamaina txikiak eta autonomiak EVO XPERT “dena batean” produktua bihurtzen du profesionalen sektorearentzat. Bertara hurbildu ziren guztien arretaren xede bihurtu zen ondorioz. Transponderren kopian klonatzeko gaitasun handia du eta, horretarako, giltza eta software ereduak etengabe eguneratzen ditu. Gainera, urrutiko kontrolen aurreprogramazioa ahalbidetzen du eta jatorrizko aginteen 600 erreferentziatik gora graba ditzaketen JMAren KRC aginteetan. Bareko bateriari esker duen autonomiak profesionalari edozein lekutatik lan egitea ahalbidetzen dio. Hori guztia, APP JMA KEY CLONING PRO erabilerraz eta aurreratuari gehituta.
 

Partekatu

Hau ere izan dezakezu interesgarria

Cookieen kustomizazioa

Analytics Cookies

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.