APECS JMAren instalazioetara bisitan
2024 Uztaila 30
Sarrailagintzan eta Segurtasunean Espainiako Profesionalen Elkartea JMAren ekoizpen plantetan bisitan izan da
Uztailaren 4an eta 5ean, APECSen bazkideak, JMAren Arrasateko egoitza nagusira bidaiatu ziren, Gipuzkoan, giltza eta makina bikoizgailuen ekoizpen-plantak bertan ezagutzera.
Bisitarako, JMA taldeak jardunaldi batzuk antolatu zituen APECSeko bazkideek giltza batekin batera doan fabrikazio eta banaketa kate osoa ezagutu dezaten. JMAk Arrasaten duen giltzen eta makina bikoizgailuen ekoizpen-plantak, biltegia eta banaketa-planta bisitatu zituzten, eta baita zerbitzu teknikoa eta bezeroen arreta zerbitzua ere.
Gainera, hainbat prestakuntza eta demostrazio saio antolatu zituzten bazkideek JMA makina elektroniko berrien eta garajeen ateak urrutitik irekitzeko teleaginte berrien funtzionaltasunak gertutik ezagutzeko.
JMAk APECSen bisita eskertzen du, eta baita bazkide guztiek azaldutako interesa ere. Jardunaldi horiek JMAren eta elkartearen arteko lankidetza sendotzen dute, ekitaldietan eta azoketan parte hartuz. Azaroan, FSC azokan, Sarrailagilearen asteburua, hartuko dugu parte, Madrilen, eta 2025ean, ELF sarrailagileen europar konbentzioan hartuko dugu parte, aurten Torremolinosen izango dena, Espainian.